XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.1.2.- Ikuspegi zehaztua Atal honetan zerbitzuz zerbitzu ikertuko dugu euskararen erabilpena, sail bakoitzari dagokion diagnostiko zuzena egin ahal izateko ondoren.

Eta besterik gabe azterketa zehatz honi lotuko gatzaizkio.

2.1.2.1.- Hezkuntza saila Sail honetan, atal guztietan euskara bataz besteko orokorren azpitik erabiltzen da.

Bai lankide artean, bai herritarrekin ari direnean euskara oso gutxi erabiltzen dute, baina batez ere beraien artean.

Mintzatuz ia ez da erabiltzen, eta idatziz batere ez.

Telefonoan ari direnean erabiltzen dute gehiena euskara, eta atal honetan bakarrik hurbiltzen dira zerbait bataz bestekora.

Aldiz, denak %100 euskararen aldeko agertzen dira.

Kontraesana iruditzen zaigu euskararen alde egon eta gero ez erabiltzea, defendatzeko modurik onena alperrik galtzea suposatzen bait du hori egiteak.

Beharbada erosotasunaz, edo alperkeriaz, ez dute erabiliko.

Edo eta sarreran esaten genuen orain jaka aldatu duen jendea dagoelako artean.

Ez dakigu, baina harrigarri egiten zaigu, sail honetan gertatzen den hau.

EUSKARA ERABILTZEN AL DUTE
Sailak
Lankide artean
Euskara
Berdin
Gaztelera
Herritarrekin
Euskara
Berdin
Gaztelera
.